XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAISUA. - Ez, e?.

Ikusiko duzu zure adiskideek nola pentsatzen duten bestela.

Non daude zure adiskideak?.

LORE. - Hor, atean.

Ni bakarrik aurreratu naiz, zure lana ikusten lehenengoa izateko.

MAISUA. - Ondo.

Zu, zaude hemen geldi, eta ni joango naiz haien bila.

(Irten eta berehala itzultzen da andre pila batekin).

ANDREAK. - Ooo!!!.

MAISUA. - (Oso teatralki)

Arte lan hori azaldu nahi dizuet, andre oso maja eta errespetagarriak.

Ikusten duzue koloreen konbinazio orijinal hori?.

Italian ikasi nituen horrelakoak egiten hango artistarik hoberenekin.

Horrela erabiltzen dituzte koloreak gaurko pintatzaile moderno famatuenak.

Koloreen sinfonia deitzen zaio horreri.

Koloreen dantza.

Aste bete eraman dit lan hau burutzeak.

Esan bezala, Italian egon naiz ikasten, eta Errusian, eta Japoian, eta Afganistanen, eta...

Bueno, mundu guztia korritu dut hau asmatu eta burutzeko.

Eta, merke, e!.

Ehun mila pezeta besterik ez.

ANDREAK. - Ooo!!!. Horrelako arte lana, eta hain merkea.

MAISUA. - (Harro, gelan zehar pasiatzen)